2017/04/25 17:00

Katxalin elkartearen hitzaldia

Bidania-Goiatz

Katxalinek, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, hitzaldia antolatu du, erabilera anitzeko gelan egingo dena. Donostiako Onkologikoaren Arrate Plazaola sendagileak emango du, eta diti minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz, prebentzioaz eta abar hitz egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!