Emakumeen Nazioarteko Eguna 2017

«Emakumeen kirola bultzatzea guztion egitekoa da»

Ataria 2017ko martxoaren 7a

Emakumea eta kirola mahai in 1 1488885068256
Emakumea eta kirola mahai in 2 1488885075347
Emakumea eta kirola mahai in 3 1488885080267
Emakumea eta kirola mahai in 4 1488885085688
Emakumea eta kirola mahai in 5 1488885092790
Emakumea eta kirola mahai in 6 1488885099127
Emakumea eta kirola mahai in 7 1488885105390
Emakumea eta kirola mahai in 8 1488885111125
Emakumea eta kirola mahai in 9 1488885116150
Emakumea eta kirola mahai in 10 1488885121408
Emakumea eta kirola mahai in 11 1488885126724
Emakumea eta kirola mahai in 12 1488885132367
Emakumea eta kirola mahai in 13 1488885138506

Emakumea eta kirola mahai ingurua egin dute Bidania-Goiatzen, Saiaz Mankomunitateak antolatuta, eta 30 pertsona inguru elkartu ziren.

Nekane Zinkunegi kazetaria izan zen moderatzailea, eta bertan parte hartu zuten Eguzkiñe Peña Oiartzun futbol taldeko jokalariak, Patri Espinar pilotariak, Izaro Arbe zesta-punta jokalariak, Alba Menendez Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak eta Javi Otermin Bera Bera eskubaloi taldeko prentsa arduradunak. Emakumeak kirolean duen tokiaren inguruan jardun zuten eta batez ere bakoitzak bere esperientziatik aritu zen.

Nabarmena izan zen guztiak profesionalak izan arren, hainbat oztopo gainditu behar izaten dituztela azaldu zutela: "Soldata eskasak, beren lana baloratzeko oztopoak, denbora...". Komunikabideek egiten duten jarraipenaren aldetik daukaten diferentzia ere "agerikoa" dela esan zuten. "Ez gaituzte berdin tratatzen, egiten dizkiguten galdera absurdoak...", azaldu zuten, besteak beste. Emakumeen kirola indartu nahi bada "guztiok bultzatu beharrekoa" dela ere garbi geratu zen mahai inguruan, "bai norbanakoen aldetik eta baita instituzioen aldetik ere".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!