Adinekoentzat dinamizazio programa antolatu dute

Ataria 2017ko martxoaren 7a

Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitateak eta Lahar Elkargoak antolatuta, Bidania-Goiazko adinekoentzat dinamizazio programa egingo da. Bi helburu nagusi ditu ekimen horrek. Batetik, herriko adinekoen elkargunea izatea, zenbait ekintza landuz: memoria lanketa, eskulanak eta adinekoen arteko harremanak sustatzeko ekintzak. Beste helburua zahartzaro aktiboa sustatzea da.

Dinamizazio programa 65 urtetik gorako herritarrei zuzendutakoa da, eta hilero bi saioa egingo dira, biak ostegunetan eta 15:00etatik 17:00etara, Bidania-Goiazko eguneko zentroan. Programa doan izango da.

Martxoaren 16an izango da lehenengo saioa. Abendura arte luzatuko da programa, eta abuztua izango da saioak egongo ez den hilabete bakarra. Izena emateko 943 68 11 28 telefono zenbakira deitu edo saiaz@saiaz.eus helbidera idatzi daiteke. Bihar izango da azken eguna izena emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!