Argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Asier Imaz 2016ko irailaren 24a

Bidania-Goiazko XXVII. kultur astearen barruan, argazki lehiaketako sariak banatu ziren atzo arratsaldean. Gaur, ume jolasak izan dituzte.

25 parte hartzaileek joan zen larunbat arratsaldean atera zituzten argazkiak. Horretarako ordu eta erdiko denbora izan zuten eta gaia momentuan jakin zuten, aurtegoan zuhaitza.

Irabazleak ondorengoak izan ziren:

  - 12 urtetik beherakoentan: Ekhi Sasiain
  - 13 urtetik 17 urte bitartekoetan: Jon Altuna
  - 18 urtetik gorakoetan: Iosune Orbegozo

Ondoren herritarrek etxetik eramandako janari eta postreekin afari merienda egin zuten bertaratu ziren guztiek.

Gaur haurrentzako hainbat ekimen antolatu dituzte. Tartean, altxorraren bila eta txokolatada. Bihar, igandea, azoka eguna izango da, 09:00etatik 14:00etara, produktu desberdinen erakusketa eta salmenta postuak jarriko dituzte. Argazki lehiaketako argazkiak ere ikusgai izango dira azokan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!