Puntual eman diete hasiera txapelketei, eta herritar askok hartu du parte lehen aldiz Bola Txapelketan. Auzolanean festen aurretik berritu dute bolatokia, eta lehen aldiz bola jaurti duenik ere izan da. Hurrengo urterako entrenamenduak egingo dituztela ere esan dute parte hartzaileetako batzuek. Bi txapelketetan parte hartu duenik ere izan da.
Bola Txapelketako gizonezkoen irabazlea Txema Fernandez izan da. Bigarren sailkatua Antonio iraola eta hirugarrena Joxean Ormazabal. Herriko lehena, ordea, Antonio Iraola izan da. Emakumezkoetan irabazlea Jaxone Beloki izan da, eta atzetik sailkatu dira hurrenez hurren, Aiora Aburuza eta Marijo Esnaola. Herriko lehen emakumea irabazlea bera izan da.
Toka Txapelketaren kasuan berriz, emakumezkoetan irabazi duena Mariaje Olano izan da. Bigarrena Miren Larrarte eta hirugarren sailkatua Eneritz Iraola. Herriko lehena, kasu honetan, Miren Larrarte izan da. Gizonezkoei dagokienean, irabazlea Karlos Irastorza izan da. Atzetik sailkatu dira Joxean ormazabal eta Ugaitz Egiguren. Herriko lehen gizonezkoa, Ugaitz Egiguren izan da.
Haurren kasuan Andoni Elola izan da irabazlea.
Kirolak ez du etenik Bidanian, eta 18:00etatik aurrera pilota partidak jokatuko dituzte. Gazteak lau t'erdian ariko dira: Elola eta Zubizarreta. Nagusiek binaka jokatuko dute: E. Labaka eta Erasun, P. Labaka eta Murgiondoren aurka.
Ondoren, Obaneuke taldeak alaituko du arratsaldea.
Bidaniarrei ere festen astea amaierara iristen ari zaie, eta biharkoa izango dute azken eguna:
BIHAR, ABUZTUAK 28
11:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko trikitilarien trikiti emanaldia.
17:00. Zaldi karrera.
Ondoren. Bidania eta Errezilgo gazteen arteko herri kirol jaialdi mistoa.
22:30. Erromeria Lidia eta Itzeder trikitilariekin.