San Bartolome Jaiak 2016

Ikuskizun handia Bidaniako frontoian

Andoni Uzkudun 2016ko abuztuaren 26a

Azken egunetako frontenis eta pala txapelketei amaiera eman zaie gaur Bidaniako frontoian. Neskek eta mutilek, ikuskizun ederra eskaini dute eta animoak ez dira falta izan frontoiko harmailetan.

Lehenengo partidan, palan aritu dira Andoni eta Joseba urdinez eta Mikel eta Oinatz gorriz. Urdinak 30 eta 23ko markagailuarekin gailendu dira. Nahiz eta azkenengo emaitza alde nahiko zabalekoa izan, oso partida parekatua jokatu dute. Bigarrenean berriz, frontenis finala jokatu dute Aiora eta Maitek, Ariane eta Eneritzen aurka.  Lehenak urdinez aritu dira eta 30-18ko markagailuarekin nagusitu dira.

Hona hemen astebururako egitaraua: 

ABUZTUAK 26, OSTIRALA

17:00. Pala eta frontenis txapelketako finalak.

20:00. Zahagi ardoa pilotalekuan.

22:30. Idi probak.

Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak.

 

ABUZTUAK 27, LARUNBATA

Egun guztian zehar. Usakume tiraketa.

11:30. Herriko gazteen futbol partidak. Bola eta toka txapelketak (izen-ematea 11:00-11:30).

18:00. Sagardo dastaketa

22:30. Pilota partidak:

- Gazteak laut'erdian: Elola vs. Zubizarreta.

- Nagusiak binaka: E. Labaka - Erasun P. Labaka - Murgiondo.

Ondoren. Obaneuke taldea.

 

ABUZTUAK 28, igandea

11:30. Meza nagusia.

Ondoren. Herriko trikitilarien trikiti emanaldia.

17:00. Zaldi karrera.

Ondoren. Bidania eta Errezilgo gazteen arteko herri kirol jaialdi mistoa.

22:30. Erromeria Lidia eta Itzeder trikitilariekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!