San Bartolome Jaiak 2016

Gazte eta heldu, Bidania dantzan

A. Uzkudun 2016ko abuztuaren 24a

Ohiko meza nagusiaren ostean, herriko dantzariek hartu dute Bidaniko plaza. Helduentzako hamaiketakoari bide emateko, dantzari dantza eta zinta dantza dantzatu dituzte, besteak beste.

Ekimen gehiago ere izango dituzte egunean zehar. Izan ere, 18:00etan, herriko gazteen arteko pilota partidak izango dira. Iluntzean, Alurr dantza taldearen emanaldia izango da herriko pilotalekuan. Eguna amaitzeko, Eider eta Itzeder trikitilariek alaituko dute Bidania.

Hurrengo egunetan, honako programazioa izango da Bidanian.

ABUZTUAK 25, OSTEGUNA

11:30. Meza nagusia.

Ondoren. Helduentzako hamaiketakoa Saiaz elkartean.

 

ABUZTUAK 26, OSTIRALA

17:00. Pala eta frontenis txapelketako finalak.

20:00. Zahagi ardoa pilotalekuan.

22:30. Idi probak.

Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak.

 

ABUZTUAK 27, LARUNBATA

Egun guztian zehar. Usakume tiraketa.

11:30. Herriko gazteen futbol partidak. Bola eta toka txapelketak (izen-ematea 11:00-11:30).

18:00. Sagardo dastaketa

22:30. Pilota partidak:

- Gazteak laut'erdian: Elola vs. Zubizarreta.

- Nagusiak binaka: E. Labaka - Erasun P. Labaka - Murgiondo.

Ondoren. Obaneuke taldea.

 

ABUZTUAK 28, igandea

11:30. Meza nagusia.

Ondoren. Herriko trikitilarien trikiti emanaldia.

17:00. Zaldi karrera.

Ondoren. Bidania eta Errezilgo gazteen arteko herri kirol jaialdi mistoa.

22:30. Erromeria Lidia eta Itzeder trikitilariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!