San Bartolome Jaiak 2016

Hasi dira San Bartolome jaiak Bidanian

Andoni Uzkudun 2016ko abuztuaren 23a

Gaurtik hasi eta igandera bitarte luzatuko dira Bidaniako San Bartolome jaiak. Gaurkoan, txikiteo herrikoia eta ume jolasak izan dira, gauean berriz, Angel Mari Peñagarikano eta Julio Soto izango dira afaria alaitzen. Ondoren, Gabanera taldea ariko da oholtza gainean.

Hemen datozen egunetarako egitaraua:

ABUZTUAK 23, ASTEARTEA

15:00. Suziriak eta ezkilak.

Ondoren. Txikiteo herrikoia plazan, Baltzola anaiekin.

16:00. Ume jolasak.

20:00. Salbea.

21:00. Herri afaria frontoian, Angel Mari Peñagarikano eta Julio Sotorekin.

Ondoren. Gabenara taldea.

 

ABUZTUAK 24, ASTEAZKENA

11:30. Meza nagusia.

Ondoren. Herriko dantzariak eta helduentzako hamaiketakoa Kontsejun.

18:00. Herriko gazteen pilota partidak.

22.30. Alurr dantza taldearen emanaldia frontoian.

Ondoren. Eider eta Itzeder trikitilariak.

 

ABUZTUAK 25, OSTEGUNA

11:30. Meza nagusia.

Ondoren. Helduentzako hamaiketakoa Saiaz elkartean.

 

ABUZTUAK 26, OSTIRALA

17:00. Pala eta frontenis txapelketako finalak.

20:00. Zahagi ardoa pilotalekuan.

22:30. Idi probak.

Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak.

 

ABUZTUAK 27, LARUNBATA

Egun guztian zehar. Usakume tiraketa.

11:30. Herriko gazteen futbol partidak. Bola eta toka txapelketak (izen-ematea 11:00-11:30).

18:00. Sagardo dastaketa

22:30. Pilota partidak:

- Gazteak laut'erdian: Elola vs. Zubizarreta.

- Nagusiak binaka: E. Labaka - Erasun P. Labaka - Murgiondo.

Ondoren. Obaneuke taldea.

 

ABUZTUAK 28, igandea

11:30. Meza nagusia.

Ondoren. Herriko trikitilarien trikiti emanaldia.

17:00. Zaldi karrera.

Ondoren. Bidania eta Errezilgo gazteen arteko herri kirol jaialdi mistoa.

22:30. Erromeria Lidia eta Itzeder trikitilariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!