Bolatokia berritu dute auzolanean

Ataria 2016ko abuztuaren 19a

Behin bolatokia berritu ostean, bola txapelketa berreskuratuko dute bidaniarrek herriko festetan.

Azken bost urteetan erabilpenik gabe egon ondoren, herriko bolatokia txukundu eta berreskuratu dute. Auzolanean berritu dute Bidaniko festa batzordeko kideek zenbait herritarren laguntzarekin; materiala udalak jarri du. Gauzak horrela, Bidaniko festetan, bola txapelketarekin egingo dute berritze ondorengo inaugurazioa.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!