Andra Mari jaiak 2016

Bizilagunen norgehiagoka ikusgarria

Iñigo Otaegi 2016ko abuztuaren 16a

Andra Mari jaien azken egunean, Goiatz eta Bidaniako herritarren arteko lehia nagusitu zen. Goizean, pilota partidak jokatu zituzten; arratsaldean, bi herrien arteko lehia izan zen herri kiroletan.

Urtero legez, pilota partidak izan ziren Andra Mari egunean, Goiazko pilotaleku xumean. Lehenik, Aingeru Senperena eta Beñat Lizaso aritu ziren palaz, gurpildun aulkien gainean; Beñat nagusitu zitzaion Aingeruri 22 eta 19. Bigarren partidan, Maite Larrarte eta Nerea Ruiz bikoteak 30 eta 26 irabazi zion, Miren Larrarte eta Goretti Aburuzak osatutako bikoteari. Azken partida eskuz jokatu zuten, eta Anartz Dorronsoro eta Ander Iraetak irabazi zuten 22 eta 13, Alex Altuna eta Iker Larrarteren aurka.

Arratsaldean, Bidania eta Goiatzeko herritarrak nor baino nor aritu ziren herri kiroletan. Herritarrez gain, aizkolari eta harri jasotzaile ezagunak ere lehiaren parte izan ziren. Herritarrak trontzan, korrika, lokotx biltzen, ingudean, eta txingatan aritu ziren; Bidaniako gazteak izan ziren garaile. Ikusmin handia piztu zuen lehiatik harago doan lagunarteko norgehiagokak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!