Andra Mari jaiak 2016

Haurren zalapartarekin hasi dira Andra Mari jaiak

Iñigo Otaegi 2016ko abuztuaren 12a

Txupina aireratu orduko, gaztetxoen garrasiak nagusitu dira Goiazko plazan. 17:00etan, haurrak jolasten aritu dira energiak xahutu arte; segidan, txokolatea dastatzeko aukera izan dute indarrak pilatzeko.

Lehen egunean, ekitaldi gehiago ere izango dituzte goiaztarrek. 18:30ean, salbea izango da; 21:00etan, herritarrak afaltzeko bilduko dira pilotaleku xumean. Gauean, Gugaz taldeko musikariek euren doinuak plazaratuko dituzte, jendea mahaitik altxa nahian.

Datozen egunotan, honako egitaraua izango dute.

 

BIHAR, ABUZTUAK 13, LARUNBATA.

16:00. XIV. Mus txapelketa (izen-ematea 15:30-16:00 bitartean).

23:00. Izer, Alabier eta Lutxurdio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!