Indartsu hasiko dituzte jai egunak, Baltzola anaiek alaituko duten txikiteo herrikoiarekin. Angel Mari Peñagarikano eta Julio Sotoren bertso doinuekin, herri afaria izango da pilotalekuan, ondoren.
Asteazkenean, mezaren segidan, herriko dantzarien emanaldia eta helduentzako hamaiketakoa izango da. Ajeak errekuperatzeko, ostegun lasaia antolatu dute, meza eta hamaiketakoa izango baitira soilik. Aurreko urteko egitarauaren lekua berriz hartu ondoren, aurten ere zaldi karrera izango da, azken egunean.
Kirola nahi adina
Urtero moduan, pilotak presentzia izango du, herriko gazteak ariko baitira nor baino nor, asteazkenean. Abuztuaren 26an, pala eta frontenis partidak jokatuko dira, zahagi ardoaren aurretik. 22:30ean, aldiz, idi probak egingo dira. Beste behin ere, pilota partidak izango dira pilotalekuan, larunbatez. Herrien arteko lehia izan ohi da bereziena, ordea; aurten ere herri kirolak ospatuko dira, Bidania eta Errezilen artean, igande arratsean.
Trikiti soinuak nagusi
Musika faltarik ere ez dute sumatuko bidaniarrek; abuztuaren 24an, gauerdian, Eider eta Eneritz ariko dira. Ostiral goizaldean, Izer eta Alabier igoko dira Bidaniako oholtzara; larunbatean, berriz, Obaneuke taldea. Bidaniako taula gainetik pasatzen azkenak, Lidia eta Itzeder izango dira.
SAN BARTOLOME JAIAK
ABUZTUAK 23, ASTEARTEA
15:00. Suziriak eta ezkilak.
Ondoren. Txikiteo herrikoia plazan, Baltzola anaiekin.
16:00. Ume jolasak.
20:00. Salbea.
21:00. Herri afaria frontoian, Angel Mari Peñagarikano eta Julio Sotorekin.
Ondoren. Gabenara taldea.
ABUZTUAK 24, ASTEAZKENA
11:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko dantzariak eta helduentzako hamaiketakoa Kontsejun.
18:00. Herriko gazteen pilota partidak.
22.30. Alurr dantza taldearen emanaldia frontoian.
Ondoren. Eider eta Itzeder trikitilariak.
ABUZTUAK 25, OSTEGUNA
11:30. Meza nagusia.
Ondoren. Helduentzako hamaiketakoa Saiaz elkartean.
ABUZTUAK 26, OSTIRALA
17:00. Pala eta frontenis txapelketako finalak.
20:00. Zahagi ardoa pilotalekuan.
22:30. Idi probak.
Ondoren. Izer eta Alabier trikitilariak.
ABUZTUAK 27, LARUNBATA
Egun guztian zehar. Usakume tiraketa.
11:30. Herriko gazteen futbol partidak. Bola eta toka txapelketak (izen-ematea 11:00-11:30).
18:00. Sagardo dastaketa
22:30. Pilota partidak:
- Gazteak laut'erdian: Elola vs. Zubizarreta.
- Nagusiak binaka: E. Labaka - Erasun P. Labaka - Murgiondo.
Ondoren. Obaneuke taldea.
ABUZTUAK 28, igandea
11:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko trikitilarien trikiti emanaldia.
17:00. Zaldi karrera.
Ondoren. Bidania eta Errezilgo gazteen arteko herri kirol jaialdi mistoa.
22:30. Erromeria Lidia eta Itzeder trikitilariekin.