Asteburuaren atarian, suziriekin emango zaie hasiera Goiazko jaiei. Haurren ezin egonak baretuko dira, jolas eta txokolate jatearekin. Salbearen ostean, herritarrak pilotaleku xumean bilduko dira, denak batera afaltzeko. Gauerdian, Gugaz musika taldeak hartuko du herriko plaza.
Larunbatez, karta jokoan entretenituko dira herritarrak, bederatzigarrenez jokatuko baita mus txapelketa. 23:00etan, aldiz, Izer, Alabier eta Lutxurdiok, euren doinuekin girotuko dute goiaztarren dibertsioa.
Abuztuaren 14an, meza nagusiaren ostean, hankak eta eskuak astinduko dituzte herriko dantzariek. Segidan, poteo herrikoiaz gozatzeko aukera egongo da; eta 19:00etan, sagardo dastaketa izango da plazan. Iluntzean, Dantzadi taldearen emankizunaz gain, traktore igoera ere egingo da.
Azken egunean asperdurarako ez da denborarik izango. Meza nagusiaren ostean, helduentzat hamaiketakoa izango da, eta segidan, pilota partidak: gurpil aulkian palan, neskak palan, eta mutilak pilotan.
Bazkalostean, poteoa egingo dute goiaztarrek, eta jarraian, Bidania eta Goiatzen arteko lehia izango da, herri kiroletan. Gauean zehar, Lidia eta Itzederren musikarekin gorputza mugitzeko aukera egongo da.
ANDRA MARI JAIAK
ABUZTUAK 12, OSTIRALA
14:00. Jaien hasiera suziri eta ezkilekin.
17:00. Ume jolasak.
Ondoren. Txokolatea.
18.30. Salbea.
21:00. Herri afaria frontoian.
Segidan. Gugaz musika taldea.
ABUZTUAK 13, LARUNBATA
16:00. XIV. Mus txapelketa (izen-ematea 15:30-16:00 bitartean).
23:00. Izer, Alabier eta Lutxurdio.
ABUZTUAK 14, IGANDEA
10:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko dantzariak.
Jarraian. Poteo herrikoia.
19:00. Sagardo dastaketa (pintxoak dohain): Zabala, Zapiain, Aburuza, Bereziartua, Ohiarte, Petritegi eta Lizeaga.
22:30. Dantzadi taldea.
Tartean. Traktore igoera: 33 metro plaza.
ABUZTUAK 15, ASTELEHENA
10:30. Meza nagusia.
Jarraian. Helduentzako hamaiketakoa.
Ondoren. Pilota partidak: mutilak gurpil aulkian, neskak palan, eta mutilak eskuz.
Jarraian. Poteo herrikoia.
19:00. Herri kirolak: Bidania vs. Goiatz. Goenatxo II eta Gusta harri jasotzen; Saralegi eta Otaño aizkolariak; eta herriko gazteak trontzan, korrika, lokotxetan, eta abar.
22:00. Lidia eta Itzeder.