Azpeitiko Elkargune taldeak beharrean dauden familiei laguntzeko martxan jarritako Arropa Bankua programarekin bat egin du Bidania-Goiazko Udalak. Hala, edukiontzia jarri dute udaletxeko beheko solairuan, arropa bertan uzteko. Udaletxeko ordutegian utzi ahalko da. Bestalde, jakinarazi dutenez, beharra duten herritarrek arropa Azpeitian jasotzeko aukera izango dute doan, Bidania-Goiazko Udaleko gizarte zerbitzuetara deituz, 943 68 11 28 zenbakira.