Lapurreta egin dute Txinkorta eskolan

Ataria 2016ko ekainaren 7a

Bulegoko atea puskatu egin dute lapurrek.

Bart gauean sartu dira lapurrak, eta lau ordenagailu eramangarri, kafe makina bat eta dirua ostu dute.

Garbitzailea konturatu da lapurretaz gaur goizeko 05:00etan lanera sartu denean Txinkorta eskolara. Dirudienez, sarrerako atea ez zegoen behartuta, baina bai bulegokoa. Bertan sartu eta ikusi du trasteak lurrean zeudela, eta ondoren Ertzaintzari abisua eman dio.

Eskolako zuzendaritzatik azaldu dutenez, material jakin bat lapurtu dute, inguruan zeuden beste batzuk ez baitituzte ostu. Eskolak salaketa jarri du Ertzaintzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!