Senda belarrei buruz ikasteko

Imanol Garcia Landa 2016ko maiatzaren 12a

Kukuri kultur elkarteak sendabelarren ikastaroa antolatu du, lehenengo aldiz. Sara Letamendia izango da irakaslea eta guztira bost saio eskainiko ditu, bakoitza bi ordutakoa. «Jendeak horrelako ikastaro bat nahi zuela eskatu du, eta ea orain martxan jartzeko aukera dugun», zehaztu dute elkartetik.

Saioak ostegunetan izango dira, zehazki ekainaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean. Saiaz elkartean bilduko dira ikastaroa egiteko, eta ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da. Izena emateko 635 00 69 40 edo 619 34 88 68 zenbakietara deitu behar da, eta horretarako azken eguna bihar izango da. Ikastaroak 10 euroko balioa du, eta gutxieneko ikasle kopurua behar da ikastaroa gauzatzeko. Hori dela eta, Kukuri kultur elkartetik deialdia egin diete herritar guztiei ikastaroan izena emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!