Baratzeaz solasean, Jakoba Errekondorekin

Aitor Larrañaga 2016ko martxoaren 23a

Jakoba Errekondo Goiazko Dendale tabernan izan da Bizi Baratzea liburua aurkezten. Arratsaldeko 19:00ak aldera Goiazko plaza kotxez beteta eta taberna jendez lepo zegoen.

19:15ean hasi zen jarduna eta liburuaren aurkezpenak 40 minutu iraun zituen. Ondoren bidaniarrek eta goiaztarrek askotariko galderak egin zizkioten Jakobari: baratzeaz, frutarbolez, ilargiaz... eta 21:15ak arte luzatu zuten solasaldia. Liburua eta ilargiaren egutegia ere erosi zuten hainbat solaskidek.

Solasaldiak bukaera ez zuen, ordea, hortxe izan. Ondoren tabernan bigarren txanpa izan zen. Jakobarengana zuzenean hurbildu eta zerbezaz lagunduta hainbatek luzatu egin zuten jarduna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!