Bizia salbatzen nola lagundu daitekeen ikasiz

Ataria 2016ko martxoaren 10a

Astelehenean egin zuen taldeetako batek aurreneko saioa.

Bidania-Goiazko 30 herritar inguru ari dira bihotz-birikak suspertzeko teknikei buruzko ikastaroa egiten.

Martxan jarri da Bidania-Goiatzen bihotz-birikak suspertzeko tekniken inguruko ikastaroa. 30 herritar inguru ariko dira parte hartzen, bi taldetan banatuta. Lehenengo taldeak astelehenean egin zuen aurreneko saioa eta gaur egingo dute bigarrena. Bigarren taldeak larunbatean egingo du ikastaro osoa.

Onhintza Gartziarena da ikastaroa egiten ari den herritarretako bat. Ikastaroan izena eman du «pertsonalki interesatzen zitzaidalako jakitea oinarrizko nozio batzuk edozein egoeraren aurrean nola jokatu behar dugun jakiteko». Txinkorta eskolan irakaslea da eta gurasoa ere bai. «Nire lan ibilbidean sustoren bat izan dut. Eta oso garrantzitsua iruditzen zitzaigun eskola mailan ere dauzkagun kasuistikekin nola jokatu jakiteko ikastaroan parte hartzea. Beraz, irakaslegoa ere esfortzu bat egiten ari da parte hartzeko. Iruditzen zait behartuak egon beharko genukeela horrelako prestakuntza saioetan parte hartzera».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!