Juana Egigurenek 100 urte

Ataria 2015eko abenduaren 19a

1915eko abenduaren 19an jaio zen Juana Egiguren Jauregi Bidaniko Arretxe baserrian. Ondoren Arrate baserrira ezkondu zen eta bertan bizi da gaur egun.

Gaur 100 urte bete ditu eta hori ohikoa ez denez, bisita asko izango ditu egun guztian zehar. Eguerdian Bidania-Goiazko alkateak, Joxe Erramun Goikoetxeak, eta Agurtzane Zelaia alkate-ordeak egin die bisita eta herri guztiaren izenean lore sorta eta argazkia oparitu dizkiote. Gainera, apaiza baserrira joan zaio eta bertan eman die meza.

Eta eguna hobeto ospatzeko, familia guztiarekin bazkari eder bat egingo du. 30 lagun izango dira bazkaltzen, seme-alabak, ilobak, bilobak… guztiak batera. Aipatzekoa gainera, Grezian bizi duen alaba ere etorri zaiola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!