Bidaniko organoa entzuteko aukera izan da

Ataria 2015eko urriaren 24a

Atzo arratsaldean, Bidaniko San Bartolome elizan, Loreto Aramendi organo joleak kontzertua eskaini zuen. Ordubete iraun zuen eta bertaratu ziren 50-60 lagunek ederki gozatu zuten.

Loreto Aramendi, kurrikulum handiko organo jolea da, besteak beste, Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioko irakasle eta Donostiako Koruko Amaren Basilikako Cavaillé-Coll organo-jotzaile titularra da.

Atzo Bidanian jo zituen kantuak ondorengoak izan ziren:

- Final de la sinfonía n. 1 ...Louis Vierne (1870-1937)

-Funérailles (transcripción de Louis Robilliard )...Franz Liszt (1811-1886)

-Sinfonía de la cantata n. 29 ( transcipción de Guilmant)...J.S. Bach (1685-1750)

-Danse macabre (transcripción de Louis Robilliard )... Camille Saint-Saëns (1835-1921)

-Toccata y fuga en rem BWV 565...J.S. Bach (1685-1750)

-Sicilienne, extracto de Pelléas et Mélisande (transcripción de Louis Robilliard )...Gabriel Fauré (1845-1924)

-Choral Improvisation sobre “ Victimae Paschali”....Charles Tournemire (1870-1939)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!