Muxarra elkarteak antolatutako ekimenera 139 tiratzailek agertu ziren. 2.000 euro banatu ziren saritan, eta lehen hamar sailkatuek saria jaso zuten. Podiuma ondorengo hiru tiratzailek osatu zuten: Alfonso Jimenez lehen postuan; Iñaki Etxezarreta bigarren eta Joxe Rezola hirugarren. Elkarteko lehenaren saria Mikel Zugastik eraman zuen, eta Bidania-Goiatzeko lehen tiratzailea Jexux Iraola izan zen.