Usakume tiraketa gaur Bidanian

Ataria 2015eko abuztuaren 28a

Gaur izango da usakume tiraketa Usarra Berri zelaian. Goiz eta arratsaldez aritzeko aukera izango da.

Goizeko 10:30etik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara izango da parte hartzeko aukera. Izen ematea 30 euro kostako da eta taberna eta kartutxo zerbitzua ere zelaian bertan izango da. "Muxarra" ehiza eta arrantza elkarteak antolatu du eta Ander Uzkudunen zuzendaritzapean arituko dira.

Hona hemen sariak:

1.- 330 euro, txapela eta garaikurra

2.- 300 euro eta garaikurra

3.- 260 euro eta garaikurra

4.- 215 euro eta garaikurra

5.- 200 euro eta garaikurra

6.- 180 euro eta garaikurra

7.- 160 euro eta garaikurra

8.- 130 euro eta garaikurra

9.- 115 euro eta garaikurra

10.- 110 euro eta garaikurra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!