Bidaniako jaiak 2015

Soinua, bertsoa eta dantza San Bartolomeak agurtzeko

Ataria 2015eko abuztuaren 25a

Gaur dute azken jai eguna Bidanian. Goizean toka txapelketa eta hamaiketakoaren ondoren, Saiaz elkartean bazkaldu eta arratsaldez triki-bertso-poteoa egin dute herrian zehar.

Ane eta Maialen trikitilariak aritu dira giroa alaitzen gaur arratsaldean. Bertsotan berriz, Iosu Oiartzabal Xenpelar eta herriko Arkaitz Zelaia aritu dira.

Saiaz elkartetik abiatu, herriko plazan geldialdia egin eta kontsejun segitu dute festa gaur arratsaldean. Aurtengo San Bartolomeak iraun duten bitartean, kontseju taberna zabalik izan da herritarrek egindako ahaleginari esker.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!