Bidaniako jaiak 2015

Desafioak eta herri kirolak izan dira ikusgai Bidanian

Ataria 2015eko abuztuaren 23a

Atzo gauen egitekoa zen harri tira proba bertan behera geratu zen ekaitzaren ondorioz. Gaur arratsaldean eguzkipean aritu dira Igeldoko idiak sei gazte bidaniarren aurka eta herrikoek irabazi dute.

Ekaitzak izan du eragina inguruko jaietan. Bidaniko San Bartolome jaietan ere egitaraua aldatu behar izan dute. Hala ere, giro ederrean egin dituzte arratsaldeko kirol saioak. Lehendabizi, Igeldoko idien eta Bidaniko gazteen txanda izan da. Biek 20 minutuko saioa burutu dute; idiek 1300 kiloko harriarekin eta gazteek 600 kilorekin. Idi pareak 57 plaza egin ditu eta bi plazaren aldea atera diote bidaniarrek, 59 plaza osatuz.

Jarraian, herritarren arteko herri kirolak izan dira ikusgai. Kirol ugari egin dituzte plazaren erdian eta jende asko inguratu da festara. Eguna amaitzeko, pilota partidak izango dira afaldu ostean frontoian eta ondoren, Obaneuke taldeak alaituko du plaza ingurua.

Hurrengo egunetako egitaraua:

ABUZTUAK 24, ASTELEHENA
10:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko dantzariak eta helduentzako hamaiketakoa kontsejun.
17:00. Herriko gazteen esku pilota eta pala partidak.
21:00. Zahagi ardoa plazan: 14 urtetik gorakoek sarrera 3 euro. (ardoa, ura, ogia, intxaurrak, gazta eta menbriloa jarrita).
Ondoren. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA
10:30. Meza nagusia.
11:00. Toka txapelketa (izen ematea 11:00etatik 12:00etara).
Ondoren. Herriko helduentzako hamaiketakoa izango da Sayaz elkartean.
18.00. Festei amaiera emateko, triki-bertso-poteoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!