Bidaniako jaiak 2015

Bigarren jai egunari umorez ekin diote Bidanian

Ataria 2015eko abuztuaren 22a

Oraindik ere ateri eusten dio Bidanian. Eguerdian ospatu dituzten frontenis eta pala txapelketako finalen ostean, arratsaldez, sagardo eta pintxo dastaketa egin dute.

Gaur gauean, desafioa izango da Bidaniko gazteak idi parearen kontra arituko dira 22:30ean hasita. Ondoren, Izer, Alabier eta Lutxurdio arituko dira soinuarekin.

Asteartera arte badago zer gozatua Bidanian.

 

ABUZTUAK 22, LARUNBATA

12:00. Frontenis eta pala txapelketako finalak.

18:00. Sagardo eta pintxo dastaketa: 14 urtetik gorakoek sarrera 3 euro.

22:30. Proba: Bidaniko gazteak VS Idi parea. Ondoren. Erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin.

ABUZTUAK 23, IGANDEA

10:30. Meza nagusia. Ondoren. Herriko trikitilarien jaialdia.

17:00. Zaldi karrera. Jarraian. Bidaniko gazteen herri-kirol jaialdi mixtoa.

22:30. Pilota partidak: • 4 t’erdian: A. Olano VS A. Arteaga. • Binaka: X. Urbieta-J. Uzkudun VS E. Labaka-J. Erasun. Ondoren. Obaneuke taldea.

ABUZTUAK 24, ASTELEHENA

10:30. Meza nagusia. Ondoren. Herriko dantzariak eta helduentzako hamaiketakoa kontsejun.

17:00. Herriko gazteen esku pilota eta pala partidak.

21:00. Zahagi ardoa plazan: 14 urtetik gorakoek sarrera 3 euro. (ardoa, ura, ogia, intxaurrak, gazta eta menbriloa jarrita). Ondoren. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA

10:30. Meza nagusia.

11:00. Toka txapelketa (izen ematea 11:00etatik 12:00etara).

Ondoren. Herriko helduentzako hamaiketakoa izango da Sayaz elkartean.

18.00. Festei amaiera emateko, triki-bertso-poteoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!