Bidaniako jaiak 2015

Hasi dira Bidaniako San Bartolomeak

Ataria 2015eko abuztuaren 21a

Iritsi dira San Bartolome jaiak Bidaniara ere. Gaurkoan, Baltzola anai trikitilariek eduki dute suziria botatzeko ohorea. Jarraian, beraiek alaiturik ibili dira herrian barrena txikiteoan. Haurrek ere, izan dute zertaz gozatu, joko ezberdinak izan dute plazan jolasteko.

Asteartera bitarte izango dute zertaz gozatu bidaniarrek. Gaur iluntzean herri afaria izango dute frontoian Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolariekin eta dantza pixka bat egin nahi duenarentzat Gabenara taldea arituko da goizaldera arte.

Hona hemen biharko egitaraua:

ABUZTUAK 22, LARUNBATA
12:00. Frontenis eta pala txapelketako finalak.
18:00. Sagardo eta pintxo dastaketa: 14 urtetik gorakoek sarrera 3 euro.
22:30. Proba: Bidaniko gazteak VS Idi parea.
Ondoren. Erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!