Bidaniako jaiak 2015

Bidaniako San Bartolometan kontsejua irekita egongo da

Ataria 2015eko abuztuaren 20a

Herritarren ahaleginari esker Bidaniako festetan kontsejua irekita egongo da. Bihar abiatuko dira San Bartolome jaiak eta festa egunetan, 10:00etatik goizeko 06:00etara egongo da zabalik.

Egunero, hamaiketakorako salda, haragi eta txorixo egosiak, kroketak eta kalamareak egongo dira. Pintxoak eta ogitartekoak ere jarriko dituzte. Gainera, kafea eta edariak, izozkiak eta patatak ere izango dira kontsejuan.

Tabernaren jabetza Bidania-Goiatzeko udalarena da eta aurretik ustiatzen zuten lagunek jarduna utzi ondoren, aurki aterako du udalak lehiaketara kontsejuaren zerbitzua. Hala ere, jaiek irauten duten bitartean zabaltzea pentsatu dute herritarrek. Beraz, auzolanean, txandaka antolatuko dira bidaniarrak festetan taberna zabalik mantentzeko. Lan egingo duten herritarrei eskerrak eman dizkiete.

Bihar abiatuko dira San Bartolome jaiak Bidanian. Hauxe datozen egunetarako prestatu duten jai egitaraua:

ABUZTUAK 21, OSTIRALA
15:00. Suziria eta ezkirlak.
Ondoren. Txikiteo herrikoia Baltzola anaiak trikitilariek alaiturik.
17:00. Ume jolasak.
20:00. Salbea.
21:00. Herri afaria frontoian, Jexux Mari Irazu eta Julio Soto bertsolariekin.
Ondoren. Ganbera taldea.

ABUZTUAK 22, LARUNBATA
12:00. Frontenis eta pala txapelketako finalak.
18:00. Sagardo eta pintxo dastaketa: 14 urtetik gorakoek sarrera 3 euro.
22:30. Proba: Bidaniko gazteak VS Idi parea.
Ondoren. Erromeria Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariekin.

ABUZTUAK 23, IGANDEA
10:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko trikitilarien jaialdia.
17:00. Zaldi karrera.
Jarraian. Bidaniko gazteen herri-kirol jaialdi mixtoa.
22:30. Pilota partidak:
• 4 t’erdian: A. Olano VS A. Arteaga.
• Binaka: X. Urbieta-J. Uzkudun VS E. Labaka-J. Erasun.
Ondoren. Obaneuke taldea.

ABUZTUAK 24, ASTELEHENA
10:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko dantzariak eta helduentzako hamaiketakoa kontsejun.
17:00. Herriko gazteen esku pilota eta pala partidak.
21:00. Zahagi ardoa plazan: 14 urtetik gorakoek sarrera 3 euro. (ardoa, ura, ogia, intxaurrak, gazta eta menbriloa jarrita).
Ondoren. Erromeria Izer eta Alabierrekin.

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA
10:30. Meza nagusia.
11:00. Toka txapelketa (izen ematea 11:00etatik 12:00etara).
Ondoren. Herriko helduentzako hamaiketakoa izango da Sayaz elkartean.
18.00. Festei amaiera emateko, triki-bertso-poteoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!