Goiazko jaiak 2015

Herritarren dantzak azken egunean

Ataria 2015eko abuztuaren 16a

Iritsi dira festen azken egunera Goiatzen. Meza izan dute lehenik eta herritarren dantza ikuskizuna ondoren. Talde ezberdinek hartu dute parte eta nahiko jende hurbildu da ikustera.

Ama Birjin jaien azken egunean herri kirolez gozatzeko aukera izango da Goiatzen. Larrañaga eta Otaegi arituko dira aizkoran eta Goenatxo II eta Busta harri jasotzen. Herriko gazteen artean trontza, korrika, lokotxak eta beste hainbat kirol eskainiko dituzte arratsaldeko 19:00etan. Festei behar den bezala amaiera emateko, Ansorregi eta Lutxurdiok alaituko dute plaza ingurua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!