Goiazko jaiak 2015

Frontoian izan da festa goizean

Ataria 2015ko abu. 15a, 14:24

Ama Birjin egunari hasiera mezarekin eman diete Goiatzen. Ondoren, hamaiketakoa egin ostean, frontoira pasa da festa. Paleta eta pilota partidak izan dira ikusgai.

Jende ugari bildu da Goiazko frontoira herritarrak animatzera. Lehenik, gurpildun aulkian jokatu dute pala partida, jarraian, nesken txanda izan da, hauek ere palan eta azkenik, mutilek pilotan egin dute. Arratsaldean, sagardo dastaketa izango da eta egunari amaiera emateko erromeria izango dute plazan.

Biharko egitaraua:

ABUZTUAK 16, IGANDEA
10:30. Meza nagusia.
Ondoren. Herriko dantzariak.
Jarraian. Poteo herrikoia.
19:00. Herri kirolak:
• Larrañaga eta Otaegi aizkolaran.
• Goenatxo II eta Busta harri jasotzen.
• Herriko gazteak trontzan, korrika, lokotxetan...
22:00. Ansorregi eta Lutxurdio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!