Gizonezkoak palan, eta emakumezkoak frontenisean

Asier Imaz 2015eko ekainaren 4a

Bidaniako Pala eta Frontenis Txapelketan parte hartzeko izena ekainaren 14a baino lehen eman behar da. Finalak Bidaniako jaietan jokatuko dira.

Aurten gizonezkoen pala eta emakumezkoen frontenis txapelketa egingo da Bidania-Goiatzen. Horrela, txapelketan parte hartu nahi duenak Dendale edo Kontsejun egongo den paper batean idatzi  beharko du bere izena  ekainaren 14a baino lehen.

Parte hartu nahi duenak 15 urte eduki beharko ditu ( aurten 15 egiten dituztenak barne) eta izena emandako guztien artean zozketa egingo da bikoteak osatzeko.

Txapelketa ekainaren 14tik aurrera eta uztailean zehar izango da (jakinaraziko dira egunak) eta    finalak abuztuaren 22an goizeko 12tan izango dira, Bidaniako San Bartolome festen egitarauaren barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!