Hauteskundeak 2015. Emaitzak

EH Bilduk lortu du boto gehien Bidania-Goiatzen

Ataria 2015eko maiatzaren 24a

Lehia handia izan da Bidania-Goiatzen: 175 boto lortu ditu EH Bilduk; Garai Berriak plataformak, berriz, 106

Lehia handia izan zen Bidania-Goiatzen. Izen ere, 175 boto lortu zituen EH Bilduk eta Garai Berriak plataformak, berriz, 106.

Joxe Erramun Goikoetxeak «oso pozik» hartu zuen emaitza baina ezin esan gabe utziz «emaitza parekatua» izan zela. Gauzak honela, datozen lau urteei ilusioz ekingo dio lanari Goikoetxeak: «herritarrek guregan apustu egin dute eta gogotsu gaude aurrera egiteko».

Bilduk 2011ko udal eta foru hauteskundetan 185 boto eskuratu zituen (%60,46); atzokoarekin alderatuta (175 boto) beraz, boto kopuru berdintsua mantendu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!