Bidaniako organoa entzuteko aukera ederra, larunbatean

Imanol Garcia Landa 2014ko abe. 11a, 18:26
Roberto Nuño eta Myriam Ulanga, San Bartolome parrokiako organoa atzean dutela.

Organo eta biola kontzertua izango da entzungai, Myriam Ulanga eta Roberto Nuñorekin. Entzun Myriam Ulangari egindako elkarrizketa eta entseguan jotako obra bat.

 

Bidaniako San Bartolome parrokiko organoa berritu zutenetik, larunbatean izango den kontzertua hirugarrena da. Oraingo honetan Myriam Ulanga Elorz organo joleak eta Roberto Nuño Millan biola joleak eskainiko dute emanaldia. 19:00etan hasiko da kontzertua.

Emanaldia, beraz, organoaren doinuaz gain, biolarenak osatuko du. Guztira zortzi obra entzuteko aukera izango da, ondorengo autoreenak: Tomas Garbizu, J.S. Bach, Leopol Mozart, L. Vierne, J. Guridi, R. Waughan Williams eta Th. Dubois.

Myriam Ulangak Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan burutu zituen piano ikasketak eta organo ikasketak egin ditu Esteban Elizondoren katedran. Kontzertu asko eskaini ditu bai bakarlari bezala, baita errepertorista bezala ere. Gaur egun Andoaingo udal musika eskolako piano eta organo irakaslea da. Bere aldetik, Roberto Nuño Donostiako eta Madrilgo Goi Mailako Kontserbatorioan biolan goi mailako tituluduna da. Biola eta orkestra zuzendaritza ikasketak ditu eginak Espainia, Frantzia eta Alemanian. Hainbat ganbara eta orkestra sinfonikoetan jole bezala hartu du. Egun Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioan biola irakaslea da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!