Beldur Barik egitasmoaren barruan, murala margotu dute herriko gazteek

Ataria 2014ko azaroaren 14a

Bidania-Goiazko lokaleko gazteek dagoeneko urte bat daramate Beldur Barik programarekin, hainbat arlo landuz: nesken kontrako indarkeriaren aurkako jarrera, nesken eta mutilen arteko eskubide berdinak... Egitasmoaren barruan mural bat margotu dute Bidaniako frontoian, herritarrei ikustarazteko egiten ari diren lanketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!