Bidania-Goiatzeko gizonezko bat hil da auto istripuan

Ataria 2014ko azaroaren 10a

Gizonezko bat hil da Errezil eta Bidania-Goiatz artean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hildakoa 52 urteko Bidania-Goiazko gizonezko bat da. 

Suhiltzaileek istripuaren abisua jaso eta 08:05ean istripu gunean ziren. Kotxea, Renault Kangoo bat, bi herritarrek topatu dute gaur goizean eta haiek zabaldu dute abisua. Kotxea bart erori zen Errezilen, landa bide batetik zihoala eta lubeta batetik erori zen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!