Arrakastatsua izan da 25. Aste Kulturala

Ataria 2014ko ira. 29a, 13:39

Udalak balorazio positiboa egin du antolatuko jarduera guztien inguruan.

Arrakasta handiarekin amaitu zen atzo Bidania-Goiazko 25. aste kulturala. Aste osoan zehar antolatu dituzte ekitaldiak eta harrera ona izan dute herrian. Altuna III.a eta Ezkurdiaren solasaldiak eta argazki lehiaketan parte hartzaile ugari izan ziren.

Larunbatean umeak izan ziren protagonista nagusiak: murala margotu zuten eta ondoren karaokea izan zuten. Igandeko azokan ere giro ezinhobea izan zuten. Hori dela eta, udalak balorazio "positiboa" egin du: "aspaldiko ohitura, maila onean dagoela ikusten da, eta jarraipena eman behar zaie". Bide batez, udalak Ernio Guraso Elkarteari, Kukuri kultur taldeari eta gazte lokalekoei eskerrak eman nahi izan dizkie egindako lanagatik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!