Altuna III.a eta Ezkurdiaren arteko... solasaldia

Asier Imaz 2014ko irailaren 23a

Ostegunetik igandera bitarteko egitaraua osatu dute Bidania-Goiatzen. Udala, Kukuri kultur taldea, Guraso Elkartea eta Gazte lokalekoak aritu dira XXV. Aste Kulturala antolatzen.

Ane Lasa, Bidania-Goiatzeko Udaleko kultura zinegotzia

EGITARAUA
irailak 25, osteguna
21:00. Ezkurdia eta Altuna III.a pilotariekin solasaldia. Euren esperientzia lehen pertsonan kontatuko dute. Hizketaldia, Bidania-Goiazko udaletxean izango da.

irailak 26, ostirala
19:00. Argazki lehiaketa Goiazko frontoian.  
Ondoren. Pintxo eta edariak egongo dira nahi dituenarentzat, Goiazko frontoian. Antolatzaileen esanetan pintxoak dohain izango dira. Herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, pintxo edo gozoki batzuk eramanaz.  

irailak 27, larunbata
Arratsaldean zehar. Herriko haurren mural margotzea, Bidaniako plaza inguruan.
Ondoren. Karaokea eta txokolatada Bidaniako plazan.

irailak 28, igandea
Azoka eguna. Goiatzen. Produktu desberdinen salmenta, taloak, sagardo egileak, bertako produktuak... eta urteroko moduan, sardina jatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!