Erretirodunen Egun arrakastatsua

Ataria 2014ko ekainaren 23a

Aspaldiko ohiturari jarraituz Erretirodunen Eguna egin zuten herrian. Hamaiketan meza egin zuten eta ondoren, herriko dantzarien emanaldia ikusteko aukera izan zuten. Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie herriko dantzariei eta Alurr dantza taldeko kideei, "eskainitako emanaldi ederragatik". Bazkaria ere egin zuten eta bukatzeko, urteroko moduan, adinaren arabera bi plaka banatu zituzten; aurten Juana Kerejetak eta Jose Ignacio Iraolak jaso zituzten plakak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!