2014/06/08 10:30

Eskola Txikien Festa

Bidania-Goiatz
10:30. Harrera ekitaldia. Jarraian. Kross txikiak izango dira.
• 0-6 urte: 200 metroko ibilbidea egingo dute, pilotalekutik plazara.
• 7-12 urte: 450 metroko ibilbidea egingo dute, pilotalekutik plazara, eskolatik pasata.
Ondoren. Ekintza ezberdinak. 0-6 urte bitartekoentzat, tailerrak eta puzgarriak izango dira pilotalekua eta eskola bitartean. 7tik 12 urterakoentzat, berriz, jolasak plazan eta plaza ondoko parkean.
13:30. Bazkaria frontoian.
15:00-18:00. Puzgarriak, pailazoak, etxaldea, giza-futbolina, eskalada horma eta balance-bikea izango dira frontoia eta eskola bitartean.
15:00-17:30. Graffiti, sormen, txapa eta txotxongilo tailerrak, eta bideo emanaldiak izango dira eskolan.
16:00. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots-en Bizipoza emanaldia pilotalekuaren atzeko plazan.
18:00. Boleto zozketa.
Egun guztian zehar. Skandalue Elektrotxaranga ibiliko da festagune osoan zehar.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!