Biraka! kantuak badu koreografia

Ataria 2014ko apirilaren 15a

Ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko den Eskola Txikietako BIRAKA! abestiak badu koreografia. Ibarrako Alurr Dantza taldeko kideek egin dute.

Ekainaren 8an Bidania-Goiatzen ospatuko den Eskola Txikietako BIRAKA! abestiak badu koreografia. Kantua ikasi ondoren, orain koreogreafia ikasteko ordua dela diote antolatzaileek. Ibarrako Alurr Dantza Taldeko Lorena, Maider eta Iñigok egin dute koreografia.

Udako produktuak salgaiHorrez gain, jairako bi hilabete falta diren honetan, udarako produktuak atera dituzte Eskola Txikien Festako antolatzaileek: niki beso motz, tiradun eta teknikoak; sudaderak, eta abar. Bai neska-mutilentzat eta baita gizon-emakumeentzat ere. Ondorengo link-ean edo webgunean dago produktu horiek ikusteko eta erosteko aukera: http://txinkorta2014.blogspot.com.es/p/arropa-udara.html. Modu horretan, Bidania-Goiatzetik jaiarekin bat egitera gonbidatu dituzte eskualdeko herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!