Txinkorta eskolako haurrek diskoa grabatu dute Tatxin eta Tatxan pailazoekin

Ataria 2014ko apirilaren 10a

Ekainaren 8an Bidania-Goiatzen izango den Eskola Txikien festari laguntzeko diskoa atera dute Tatxin eta Tatxan pailazoek. Pailazoak ez dira bakarrik egon grabaketan, hala ere, Txinkorta eskolako haurrek hartu baitute parte. Diskoa pailazoek larunbatean Villabonako Gurean, 17:00etan, eskainiko duten emanaldian aurkeztuko dute.

Txinkorta eskolako haurrek grabatu dute diskoa Tatxin eta Tatxan pailazoekin batera eta abestietako letrak ere beraiek egin dituzte.
 
Diskoarekin eta larunbateko emanaldiarekin ateratako etekinen zati bate Eskola Txikien festa laguntzeko izango da.

Tatxin eta Tatxan pailazoen emanaldia 17:00etan hasiko da, Villabonako Gurea antzokian, eta diskoa ere bertan eskuratu ahal izango da. Sarrerak 5 euro balio du. Leihatila ordubete lehenago irekiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!