Eskola Txikien Festaren aldeko Pirritx eta Porrotxen emanaldia, larunbatean

Ataria 2014ko martxoaren 20a

Aurtengo Eskola Txikien Festa Bidania-Goiatzen izango da, eta hau dela eta, emanaldi berezia izango da larunbatean Tolosako Leidorren. Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek 'Bizipoza' emanaldia eskainiko dute Bidania-Goiazko haur, guraso eta irakasleen laguntzarekin. Bideo bat ere prestatu dute Leidorrera joateko gonbita luzatuz.

Bizipoza emanaldia larunbatean izango da, eta bi saio egingo dituzte, 16:00etan eta 18:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!