Eskola Txikien festak badu doinua

Tolosaldeko Ataria 2014ko martxoaren 10a

Bidania-Goiatzen egingo den Gipuzkoako Eskola Txikien festaren abestia egin du Skandalue Elektrotxarangak.

Ekainaren 8an Bidania-Goiatzen izango da 2014ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa. Dagoeneko urte bete daramate Bidania-Goiazko herritarrek festaren inguruko lanetan, eta larunbatean aurkeztu zuten Bidania-Goiazko Eskola Txikietako abestia, BIRAKA!, eta bere “Making Of”-a.
 
BIRAKA! abestiaren sortzailea Azpeitiko Skandalue Elektrotxaranga izan da.  Antolatzaileak "oso pozik" agertu dira emaitzarekin, "oso egokia da gorputza astintzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!