Porrotx izan da Txinkorta eskolan

Ataria 2014ko urtarrilaren 29a

Porrotx pailazoa izan da Bidania-Goiazko Txinkorta eskolan. Ordu eta erdi inguru egon da bertako neska-mutilekin eta bertaratu ziren guraso eta herritarrekin.

Bisita ekainaren 8an izango den Eskola Txikien festa dela eta egin du pailazoak, izan ere, bertan izango dira ekainean Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Era beran, martxoaren 22an Leidorren ere emanaldia eskainiko dute eta bertan herriko haurrek hartuko dute parte.

Martxoko bi saioetarako sarrerak Alegiako Route33n, Bidania-Goiatzeko Zugasti harategian, Villabonako Amasa okindegian eta Tolosako Orbela zein Raku tabernetan erosi daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!