Iberdrolaren izenean iruzurra sartu nahian

Asier Imaz 2013ko urriaren 23a

Bidegoiango Udalak iruzur baten berri eman die herritarrei.

Udaletik esan dutenez azken egunetan Iberdrolaren izenean pertsona bat dabil herrian, etxez etxe, zerbitzu desberdinak eskainiz, eta diruz kobratzen. Iberdrolarekin hitz egin du udalak eta jakinarazi diotenez, pertsona hori ez da enpresa horretakoa, ondorioz, udaletik mesedez ordainketarik ez egiteko eskatu diete herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!