Olaberrian ospatu zen 26. Eskola Txikien Festa. Eguraldiak lagundu ez arren, eskola txikietako hainbat ikasle, irakasle eta guraso gerturatu ziren Olaberriara. Oholtza gainetik ere jende ugari pasa zen, eta horien artean izan ziren Bidegoiango ordezkariak.
Bidegoian lekukoa hartzen[/caption]
Datorren urtekoa, Gipuzkoako Eskola Txikien 27. Festa izango da. Bidania-Goiatzen ospatuko da. Bigarren aldiz antolatuko dute jaia, bertan ospatu baitzen lehenengo festa orain dela 26 urte ere.
Beste behin, eskola txikiek, herri eta auzo txikien biziraupenean duten garrantzia aldarrikatu zuten, adar, txalaparta eta trikiti doinuez inguratuta. Eskola txiki guztiak ordezkatuak izan ziren, eta guztiek aireratu zuten mezuren bat. Urte osoko lana erakutsi zuten olaberritarrek. «diru laguntza murrizketak nabarmenak izan diren arren, sormena eta alaitasunak izan dira nagusi» nabarmendu zuten antolatzaileek.
Txikien handitasuna, begi bistan geratu zen beste behin, eta datorren urtean ere aldarrikapen berberekin izango dira.