Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Bidegoiandik pasako da

Ataria 2013ko apirilaren 3a

Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia ostiralean iritsiko da eskualdeko errepideetara, hain zuzen ere, Bidegoianera. Txirrindulariak Azpeitiatik Urrakira joango dira, eta lehen mailako mendatea gainditu ondoren, Bidegoianera iritsiko dira. Ondoren, Goiaztik barrena, Bidaniara joango dira, eta hortik, Goierri aldera. Azken aurreko etapa hau Beasainen amaituko da. Aurreikuspen azkarrenaren arabera, Bidegoianera 13:54ean iritsiko dira  txirrindulariak, bosgarren etaparen barruan. Eskualdeko errepideetan hamar kilometro eskas egin ondoren, Goierrirantz abiatuko dira.

Ostiraleko etapak 165,5 kilometro izango ditu, eta itzuliko azken aurrekoa izango da. Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia larunbatean amaituko da, Beasainen hasi eta amaituko den erlojuaren aurkako probarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!