Kataluniako eta Euskal Herriko sukaldaritzako moduak jorratuko dituen sukaldaritza ikastaroa antolatu du Kukuri kultur elkarteak datorren asterako, Bidegoianen. Martxoaren 14ean etan 21ean izango dira hitzorduak, 18:00etatik 21:00etara. Ostiral honetan amaituko da izen emate epea. Interesatuek, 657 795 557 telefono zenbakira deitu dezakete. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da.