Banatu dituzte garaikurrak Berrobiko frontenis txapelketan

Tolosaldeko Ataria

Banakako lehiaketan Julen Izagirrek lortu du txapela; binaka, berriz, Nagore Muruak eta Alain Luixak osatutako bikoa izan da bikote misto onena, eta Ion Jauregi eta Mikel Etxeberriak osatutakoa, berriz, ez misto onena.

Gaur arratsaldean jokatu dituzte V. Frontenis Txiki eta helduen 34. Ion Ander Izagirre txapelketetako finalak Berrobiko Urreburu frontoian. Banakako txapela Julen Izagirre herritarrak irabazi du, Ion Jauregi 15-30 menderatuta. Aurretik jokatu dituzte binakako bi finalak: bikote mistoena eta ez mistoena.

Bikote ez mistoetan Ion Jauregi berrobitarrak eta Mikel Etxeberria albizturtarrak lortu dute txapela Ander Iribarren eta Xabier Goikoetxea (Erik Sagastumeren ordez jokatu du) 23-30 garaituta. Bikote mistoetan, berriz, Nagore Muruak eta Alain Luixak irabazi dute txapelketa, Igor Esnaola eta Ima Ramiro 17-30 puntuko markagailuarekin menderatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!