Martxan da 34. Ion Ander Izagirre Txapelketa

Tolosaldeko Ataria

Hiru kategoriatan banatuta ari dira jokatzen, eta asteburuan izan dira lehen faseko lehen neurketak; finalak azaroaren 28an izango dira.

Berrobiko Begi Gorri Gaztetxeak antolatuta, larunbatean hasi zen Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketaren 34. edizioa. Atzo ere jokatu zituzten lehen faseko zenbait neurketa –horietako batzuetako irudiak argazki galerian–. Larunbat honetan ere izango dira partidak, eta finalak azaroaren 28an jokatuko dituzte.

Hiru kategoriatan banatu dute txapelketa: mutilak banaka eta binaka, eta bikote mistoak. Mutilen binakakoan 16 bikotek eman zuten izena; bakarkakoan, berriz, 11 lagunek. Bestalde, bikote mistoen kategorian, lau bikote ari dira parte hartzen txapelketan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!