Berrobiko Eguberri Azoka ospatuko dute abenduaren 20an, eta bertan postua jartzeko aukera zabalik da dagoeneko. Eskaintza zabaltze aldera, herriko zein inguruko artisauek eta ekoizleek eman ahalko dute izena, abenduaren 9ra arte, lotura hau beteta. Ondoren, izena eman dutenen artean aukeratuak izan direnei abenduaren 15ean jakinaraziko zaie. Informazio gehiago kultura@berrobi.eus helbidera idatzita lor daiteke.